
ATHLETIC MARTXA
Ekainak 14, Martxaren hasiera 9:30ean
Ekainaren 14 honetan, mugimendua inoiz baino indartsuago itzuliko da!
Osasuna, komunitatea eta ongizatea ospatu!
Ekitaldi hau edonork parte hartu ahal izateko diseinatuta dago, egoera fisikoa edozein dela ere.
Emandako pauso bakoitzarekin gizarte aktiboago eta osasuntsuago baten alde egingo duzu. Ez du axola zure erritmoak; garrantzitsuena parte hartzea eta mugimenduaz Athletic Club taldearekin batera gozatzea da!
Hiru ibilbide, erronka bizitzeko hiru modu:
Lezama: 14,7 kilometroko ibilbide luzea. Erronka fisikoa nahi dutenentzat aproposa.
Artxanda: 5,5 kilometroko tarteko ibilbidea. Esfortzu handirik gabeko ibilaldi batez gozatu nahi dutenentzat.
Salbeko zubia: 2,5 kilometroko aukerarik eskuragarriena, familientzat eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzat ezin hobea.
Zure Martxa aukeratu
Aukeratu zure erritmora hobekien egokitzen den ibilbidea eta ezagutu Bilbo beste ikuspegi batetik.
1.700 plaza
Lezama – San Mames
Athletic Club taldearen harrobia den Lezamatik, lehoien etxea den San Mameseraino.
Irteera: 09:30ean
14,7 km.
12 € helduak
6 € haurrak
1.500 plaza
Artxanda – San Mames
Artxandako funikular ikonikotik, ikuspegi onenez gozatzeko aukera izanik, Katedralaren bihotzeraino.
Irteera: 12:00etan
5,5 km.
10 € helduak
5 € haurrak
500 plazas
Salbeko zubia – San Mames
Salbeko zubiko zabaldegitik Bilboko kaleetan barrena murgilduko zara eta Bilboraino iritsiko zara.
Irteera: 12:45ean
2,5 km.
4 € helduak
2 € haurrak
Athletic Martxarako prestatu zaitez
Hauek dira zure ibilbideaz gozatzeko gure 4 gomendio nagusiak.
Oinetako egokiak erabili
Geruzaka jantzi
Txapela, eskularruak eta eguzkitako betaurrekoak
Zure bastoiak prestatu
IZENA EMAN ETA MUGIMENDUAZ GOZATU ATHLETIC CLUBEKIN BATERA!
Izen emateak laster irekiko dira